Emea bildumaren 20. urtea

Alkik Emea bildumaren 20 urteak ospatzen ditu egun. Jean-Louis Iratzoki diseinatzaileak sortua, Emeak kooperatibaren eraldaketa abiatzen du. Denboraz kanpoko diseinua eta ekai iraunkorra direla eta, bilduma Alkiren balore kardinala den betikotasunaren sinboloa da.

1981ean Euskal Herrian sortu zen altzari fabrikaziorako Alki kooperatiba, zura lantzeko zuen gaitasunagatik, kalitatezko ekaiak baliatzeagatik eta bilduma ohargarriak sortzeagatik desberdindu da hastapenetik. Ezaugarri horiek, zinezko aitortza eman diote altzari tradizionaleko erreferentziazko eragile gisa.

1994. urteko Alkiren katalogoa

2000ko hamarkada hastapenean izan zen altzari tradizionalaren sektorearen gainbeherak gauzak berriz pentsatzera bultzatu zuen Alki, haren eskaintza bildumari diseinua gehituz. Jean-Louis Iratzokiren zuzendaritza artistiko pean, produktu gama berriak garatu ziren. Horietako lehena, Emea bilduma, kooperatibaren eraldaketaren ikurra da. 2004an Pariseko Maison et Objet erakusketan aurkeztua, berehala arreta bereganatu zuen eta laster klasiko bat bilakatu zen, kooperatibari egungo egoerara eramanen zuen bidea erakutsiz.

Jean-Louis Iratzokirekin egin zen lehen lankidetzak Emea bildumaren sortzea ekarri zuen, produktuaren zerbitzuko den mekanizazio, muntaketa eta zehaztasun mailan Alkiko langileen trebezia eta gaitasunak balioan ezartzea ahalbidetzen duen zur trinkoaren inguruko artisau lana
Memoria kolektiboan errotua den bilduma, hastapenetik zegoen haritz trinkozko gama bat sortzeko asmoan oinarritua da, bloke bakarrekoa iduri duen unitate koherente bat osatzeko antolatuak diren elementuz egina.

Bilduma horrek gure memoria kolektiboan errotzeko borondate hori berezkoa du, bereziki elkarbizitzako pieza nagusia den mahaiaren diseinuarekin, zeinak inguruan jateko, jostatzeko eta lan egiteko jendea elkartzen zuen baserriko mahai handiak oroitarazten dituen.

EMEA gama edertasun, sendotasun zein erosotasunak eta ekai nobleen erabilpenak gidatua da. Goxotasun marka diren forma klasikoek arbasoen trebetasuna eta estetika errotik garaikidea elkartzen dituzte, pausarako eta harmoniarako gonbidapena egiten duten altzariak eskainiz.

Kooperatibaren balore kardinala den betikotasunak, honen hautu guziak elikatzen ditu eta ekintza guziak gidatzen. Aldi bateko arrakastatik urrun, iraunkorrak eta kalitatekoak diren ekaiz osatua den eta forma aldaezinak agertzen dituen EMEA bilduma horren ilustrazio argia da.

Jean-Louis Iratzoki: “Emea, Alkiren eraldaketaren hastapeneko zinezko asmo-deklarazioa da. Sinpletasun ariketa eskultoriko bat, goxoki agertzen diren formekin. Bloke bakar batetik ateratzen den irudi bat bezala. Unibertso berri baterako lehen urratsa da, zuraren lanketaren trebetasuna mintzaira afektiboarekin lotzen duena.

Emea aulkien 1. instalazioa
Versailles jauregiko jatetxea

Dinh Van bitxi-denda / Paris

Louis Vuitton Fundazioa / Paris
Arkitektoa: Frank Gehry
Jatetxearen diseinua: Wilmotte & Associés
Argazkiak: Mito

Euskal Herriko etxe bat
Arkitektoa: Leibar & Seigneurin
Argazkiak: Mito

Seminario kapela / Larresoro - Euskal Herria
Argazkiak: Mito

Alaena bulegoak / Miarritze
Arkitektoak: Gardera-Pastre
Argazkiak: Sandrine Iratcabal

Fontainebleau gaztelua / Frantzia
Argazkiak: Mito

Le Connecteur Kulegoak / Biarritz
Arkitektura: Camborde Architectes
Argazkiak: Mito

EPFL Unibertsitatea / Lausanne - Suitza
Proiektuaren arduraduna: Marcos Alvaro
Argazkiak: Mito

BarentsKrans abokatu bulegoak / Haga - Herbehereak
Arkitektoak: HofmanDujardin
Argazkiak: Matthijs van Roon

Quiksilver Europaren egoitza nagusia / Donibane Lohizune
Arkitektoa: Patrick Arotcharen
Argazkiak: Mito

Emea tabureteak IMM Cologne ferian erakutsiak
Argazkiak-: Mito

Aftenposten hedabide bulegoa / Oslo

Freshperts Jatetxea / Bartzelona
Arkitektoa: Sandra Tarruella Interioristas
Argazkiak: Salva Lopez

Beste aktualitateak