Passer aux informations produits
1 de 4

Design : Iratzoki & Lizaso

Lan bulego kadira

Lan bulego kadira

Bizkar estandarra gurpildun oinarriarekin

Min

Prix habituel 1.431,00 €
Prix habituel Prix soldé 1.431,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Lan kadiraren funtzionaltasunak morfologia guzietara egokitzeko para ematen dio. Ondorioz, jarlekuan integratua den mugimendu sinkronizatuko mekanismoa auto-erregulatzen da. Baliatzailearen arabera bizkarraldearen tentsioa egokitzen du. Bizkarraldea hiru inklinazio desberdinetan kokatu daiteke eta haren forma baliatzailearen bihurdura-mugimendu askatasun handia ahalbidetzeko pentsatua izan da. Lan bildumak bulegoko funtzio guziak betetzen ditu: bizkarraldearen hiru goratasun kadira modelo birakarientzat eta bizkarralde apala zurezko lau zangoko bisitarien kadirarentzat.

Alkik, Iratzoki & Lizaso estudioarekin elkarlanean, bulego kadirak gustuko ez dituztenentzako bulego kadira merkaturatzen du.

Lan kadiraren ezaugarri funtzionalak diskretu bilakatzen dira: mekanismoa jarleku azpian desagertzen da eta aulki-besoak bizkarraldearen baitan sartzen dira. Formari, kontaktu eremuei eta ekaien hautuari dagokionez lan bereziki zaindua egin da, gailu atsegin eta lasaia sortzeko xedez. Hemen, Alkik gogokoen duen ekaia den zura kadiraren barnealdetik zein kanpoaldetik baliatzen da.

Neurriak

Altura 920 / 1030 mm
36.22 / 40.55 inch
Zabalera 690 mm / 27.17 inch
Sakonera 652 mm / 25.66 inch
Eseri altura 440 / 550 mm
17.32 / 21.65 inch
Besoen altura 635 / 745 mm
25.00 / 29.33 inch
Pisua 18.5 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki & Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

Afficher tous les détails

Lan unibertsoa