Passer aux informations produits
1 de 2

Design : Iratzoki.studio

Heldu co-working mahaia

Heldu co-working mahaia

A 760 x l 1600 x s 1600 mm

Min

Prix habituel 5.046,00 €
Prix habituel Prix soldé 5.046,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Heldu gama bulegoen munduan agertzen da. Mahai gain modulu ezberdinak elkarren artean loturik, luzera aldakorreko plataforma osatzera datoz.

Bereizgailu mugikorrek, lan eremuak fite eta beharren arabera antolatzeko ahala ematen dute. Elektrifikatzea, ardatzaren luzeran doan kable-pasatzaile batetik igarotzen da eta zurezko tabletek eta larruek prisen sargia gordetzen dute.

Kutxatxo mahai argi bat ere muxarraduran koka daiteke. Bereizgailu bertikalak bilduma osatzen du eta espazioa antolatzea ahalbidetzen du. Guztia haritza eta larruaren nahasketaren emaitza da eta, gisa horretan, tradiziozko bulegoaren munduari begi kliska egiten dio.

Ahokatzea ohizko muntatze teknika bat da. Heldu bilduma eredu horren arabera eraikia izan da. Kadiraren oinak jarlekuan ahokatzen dir eta mahaiarenak, mahaiaren gainaldean. Koloreen erabilerak agerian uzten du osagai desberdinen ahokatze jokoa.

Haritz trinkoko oinarria. 22 mm-ko lodierako mahai gaina, haritz trinkozko euskarria hiru-geruza. Metalezko kable kanalaren euskarria erretilu azpian. Haritz eta larruzko kable-gida

Neurriak

Altura 760 mm / 29.92 inch
Zabalera 1600 mm / 62.99 inch
Sakonera 1600 mm / 62.99 inch
Pisua 117.0 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki Studio:

Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.

Gehiago jakiteko: https://iratzoki.studio

Afficher tous les détails

Heldu-ren unibertsoa