Passer aux informations produits
1 de 3

Design : Iratzoki.studio

Egon pufa

Egon pufa

Haundia

Min

Prix habituel 1.877,00 €
Prix habituel Prix soldé 1.877,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Bolumen bat bi zatitan banatua: zurezko oinarri bat parte tapizatu batez luzatua. Estruktura horrekin neurri ta proporzio desberdineko hiru puf garatu ditugu.

Egon bilduma harrera eta lan informal espazioentzat pentsatua izan da. Elkarren osagarri diren elementu ezberdinek osatzen dute kolekzioa : kanape sistema bat, pufak eta mahai apalak. Bata bestearen ondoan kokaturik, atseden hartzeko eremu goxoa sortzen dute. Alturan erregulatzen den mahaitxo berri batek aberasten du kolekzioa.

Oinarria: haritz trinkoa. Eserlekua: barruko geruza anitzeko egitura, erresilientzia handiko aparra oihalez, larru sintetikoz edo larruz estalia.

Neurriak

Altura 360 mm / 14.17 inch
Zabalera 900 mm / 35.43 inch
Sakonera 900 mm / 35.43 inch
Pisua 30.0 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki & Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

Afficher tous les détails

Egon unibertsoa