Passer aux informations produits
1 de 2

Design : Iratzoki.studio

Zutik sistema

Zutik sistema

Modulablea

Min

Prix habituel 680,00 €
Prix habituel Prix soldé 680,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Pentsamoldearen ibilbide berri batek eraman gaitu Zutik sortzera: zorua utzi dugu paretak miatzera joateko. Emaitza, sistema oso bat da, haritz habe horizontal baten luzeran antolaturik eta panel akustiko, apal, ispilu, zurubi eta esekigailuz osaturik. Zutik nahi bezala molda daiteke, luzera eta osaera aldatuz. Programa hori instalazio handiei, eremu ttipiei, bai eta bizilekuari ere egokitzen zaie.

Sistema haritzez txapatutako eta pagozko ernai horizontal baten inguruan antolatuta. Eseriak ernaiaren luzeraren arabera hautatzen ahal dira. Kontuan hartu 400 mm-ko espazio ez erabilgarri bezala kontsideratu behar direla (200 mm ernaiaren alde bakoitzean).

Neurriak

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki Studio:

Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.

Gehiago jakiteko: https://iratzoki.studio

Afficher tous les détails

Zutik unibertsoa