Passer aux informations produits
1 de 8

Design : Iratzoki & Lizaso

Pottolo kadira

Pottolo kadira

Bizkar tapizatua

Min

Prix habituel 902,00 €
Prix habituel Prix soldé 902,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Eserlekuak forma biribiltsua du. Eskuz eginda, tapizeria-lana bereziki kontu handiz egina da. Bizkarraldeko piezak lotzen dituzten josturek irudi grafiko bezain goxoa duen alki hori apaintzen dute. Haritz sendozko estrukturak eta elementu tapizatuek kooperatibaren bi jakintza nagusiak erakusten dituzte.

Eta zergatik ez ginuke jatetxeetarako eserleku eroso eta biribildu bat eginen? Gogoeta horretatik abiatuta, lankidetza berri bati ekin diogu Iratzoki Lizasorekin, gaur Pottolo bilduma kaleratuz.

Nahitara forma mehe batetik urruntzea izan da gure asmoa, lehenengo begiradatik benetako ongizate bat sortuz. Eserlekutik bizkarralderaino, besoen posiziotik pasatuta, lana erabiltzailearen erosotasunaren inguruan antolatu da.

Neurriak

Altura 795 mm / 31.29 inch
Zabalera 600 mm / 23.67 inch
Sakonera 560 mm / 22.05 inch
Eseri altura 485 mm / 19.09 inch
Besoen altura. 665 mm / 29.18 inch
Pisua 6.3 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki & Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

Afficher tous les détails

Pottolo unibertsoa